Zizkamizka

Zizkamizka ∆ Juguetes sensoriales para bebés exploradores
∆ Sonajeros y otros complemententos diseñados

18/12/2025
Oraingoan ez. Ez dut esango sareetan desagertu naizela sortzen ari naizelako, ez da horrela izan eta.Urte sabatikoa hart...
03/12/2024

Oraingoan ez. Ez dut esango sareetan desagertu naizela sortzen ari naizelako, ez da horrela izan eta.

Urte sabatikoa hartu dut 2024an. Pentsatzeko, sentsazioak aztertzeko eta erabakiak buruarekin argi hartzeko.

Bertigoa ematen zidan ZizkaMizka uzteak. Orain arte egindako lan guztiari eta lortutako lekuari agur esateak. 

Baina hilabete hauetan, pake mentalera eta ongizatera bidean, buruko karga dexente gutxitu zait, eta orain badakit erabaki zuzena hartzen dudala ZizkaMizkari agur esaten eta joaten uzten.

2 aste barru, abenduaren 15ean, Hernaniko .kolektiboa azokan egongo naiz, euren proiektu politak aurrera ateratzeko lan ikaragarria eta zoragarria egiten duten beste hainbat emakume sortzaileekin batera.

ZizkaMizkari eta Zuei agur esateko modu ezin hobea iruditzen zait, azoka batek dakarren goxotasunaz inguraturik.

Stoka eramango dut, azken aleak eta aurreko kolekzioetan solte geratutakoak ere, oso prezio berezietan. Eta nola ez, zuen gogokoenen sortatxo bat sortzen ari naiz: elefanteak kolore guztietan, abarkatxoak taila ezberdinetan, buffak eta kanbiadoreak. Denbora ematen badit hartz pelutxerenbat egingo dut ere.

Espreski gauza hauetakoren bat eskatu eta azoka egunean jaso nahi baduzu, idatz iezadazu.

Eskerrik asko urte guzti hauetan modu batean edo bestean zuen babesa eman didazuen guztiei eta bakoitzari 🫶🫶❤️

Zuen hitz goxo guztiak nirekin datoz. Eskerrik asko bihotzez eta ikusi arte ! ❤️❤️❤️ 😘

Zu ere abenduko zubian Gabonetako apaingarriak ateratzen dituenetakoa zara?Ba larunbat honetan makramezko Gabonetako zuh...
05/12/2023

Zu ere abenduko zubian Gabonetako apaingarriak ateratzen dituenetakoa zara?

Ba larunbat honetan makramezko Gabonetako zuhaitza zure eskuekin sortzeko proposamena luzatu nahi dizugu! ✨

Zuhaitz honen bertsio sinplifikatua egingo dugu (atzeko argazkian duzu ikusgai) bere osagai guztiekin: oinarrizko korapiloak eta hauen eraldaketak landuko ditugu, eta soka gehitzen ikasiko dugu proiektua handitzen joateko. 

Proiektu hau erdi-maila da, baina lanerako gogoa baduzu ez duzu arazorik izango zure zuhaitza sortzeko, korapilo guztiak detailean azalduko baitizkizuet 👌

Gogoratu, zure eskuekin sortutako opari bereziak egiten ikasi nahi baduzu, edota norbaiti esperientzia bat oparitu, - n duzu hitzordua abenduaren 9an 10:00-13:30.

Kool Studioko web orriko hurrengo estekan eman dezakezu izena
👇
https://koolstudio.es/collections/ikastaroak-talleres/products/gabonetako-pinua-makrame-ikastaroa

Nabaritzen da  - en mimoz egiten dutela lan ✨ Horrelako espazio zaindu batean nola ez du luzituko tapizak? 😍Ikaragarri g...
17/11/2023

Nabaritzen da - en mimoz egiten dutela lan ✨

Horrelako espazio zaindu batean nola ez du luzituko tapizak? 😍

Ikaragarri gustatzen zait, eskerrik asko argazkiak bidaltzeagatik! ❤️



Berandu datoz eskertzak, lehenago ez dudalako tarterik atera argazkietan loretxoak jartzeko 🙈Baina eskerrik asko  konfid...
14/10/2023

Berandu datoz eskertzak, lehenago ez dudalako tarterik atera argazkietan loretxoak jartzeko 🙈

Baina eskerrik asko konfidantzagatik! Primeran ibili ginen gure motxilak pertsonalizatzeko eta oparitzeko makramezko giltzatakoak gure eskuekin sortzen ✨

Eskerrik asko ere parte hartu zenuten guztioi! Ez nuen denborarik izan artixta txiki eta handien sorkuntzei argazkirik ateratzeko 🙃

Bidali nahi badizkidazue, ni jasotzeko pozik! ☺️

Milesker! ❤️

Aurten ezin izan ditugu oporrak azken momentura arte erabaki, baina azkenean nahi genuen datetan joatea lortu dugu! 👏 B...
15/06/2023

Aurten ezin izan ditugu oporrak azken momentura arte erabaki, baina azkenean nahi genuen datetan joatea lortu dugu! 👏

Beraz, datorren asteartetik hurrengo asteazkenera (ekainaren 20tik 28ra)
kanpoan egongo naiz eta ez ditut eskariak gestionatuko 💆‍♀️

Txikientzako presazko opari bat eskatzeko asmoa bazenuen, lasai 😏,  gaur goizean zehar
stories bidez jarriko ditut eskuragarri ditudanak,
eta astelehenean bertan bidaliko ditut 💫

Badakit azken aldian desagertuta nabilela.
Gauzak birplanteatzen ari naiz, bizitzako beste arlo batzuei garrantzia ematen.
Eta ez dit guztiarentzat denbora ematen.

Eskerrik asko hor egoteagatik! ❤️

Esan bezala, hemen dituzue handitxoagoentzat izan daitezkeen detaileak, euretaz ere akordatzen garela jakin dezaten 💫- P...
09/06/2023

Esan bezala, hemen dituzue handitxoagoentzat izan daitezkeen detaileak, euretaz ere akordatzen garela jakin dezaten 💫

- Perez Sagutxoak eroritako hortza erraz bilatzeko poltsatsoa, data apuntatzeko txarteltxoarekin.
- Urtebetetze koronak
- Mini tote bag-ak
- Merienda/jostailu poltsak
- Motxilatxoak
- Toailatxoak aurpegiarentzat
- Panpinak (momentuz ez dut stock-ik, enkarguz egiten ditut)
- Ilerako goma, gantxito eta diademak
- Koleteroak

Hauetako osagarri batzuk stocketik kenduko ditut eta igandeko .kolektiboa azokara eramango ditut eskeintzako prezioan.

Gogoratu modelo bakoitzetik bakarra d**oela gehienetan ✨

Haur handitxoagoentzako gauzak eskatu izan dizkidazue 👧🧑 . Eta koleteroengatik ere galdetzen didazuenez maiz...  .. 🥁 ed...
07/06/2023

Haur handitxoagoentzako gauzak eskatu izan dizkidazue 👧🧑 . Eta koleteroengatik ere galdetzen didazuenez maiz...
.. 🥁 edoskitze pultserekin konjuntoan doazen koleteroak sortu ditut! 💫

Jaio berri den txikiaren ahizpa edo arreba nagusiarekin detailetxo bat izateko 🙆🏻‍♀️
Edota ama horrentzat, berarengan ere pentsatzen dugula jakinarazteko 🌟

Hauek igande honetako .kolektiboa azokan egongo dira eskuragarri, beste opari aukera askorekin batera. Zure ongietorri pack-a osatzeko une paregabea izango da 👍

Gainera stocketik aterako ditudan osagarriak eskeintzan izango dituzue bertan 😉

Emakumeek gidatutako 51 proiektu eder topatuko gara igande honetan Durangoko Merkatu plazan. Etorriko zara zu ere? ✨

Pd: etzi nagusitxoagoentzat edo amentzat ditudan beste aukera batzuk erakutsiko dizkizuet, ideiak hartu nahi badituzue azoka aurretik 😉

Lehoitxo honek ez du koska egiten, uste dut belarjalea bihurtu dela 😇 Aurpegitxo horrekin ez du beldur gehiegi ematen be...
29/05/2023

Lehoitxo honek ez du koska egiten, uste dut belarjalea bihurtu dela 😇 Aurpegitxo horrekin ez du beldur gehiegi ematen behintzat 🦁

Hau zehazki - n duzu eskuragarri baina zuretzat beste bat sortzea nahi baduzu, idatz iezadazu 💌

Adi denborekin❗ Orain azoketarako produkzioan murgilduta nagoenez enkargu pertsonalizatuen epeak luzeagoak dira. Eta ekainean eskolan arratsaldeak jai direnez nire produkzio gaitasuna oraindik slow-agoa izango da 🙃 Beraz, denborarekin eskatu, opari berezi hori garaiz iritsi ahal izateko 😊❤️

Betiko txintxirrinak edo tankera honetakoak nahiago? Jirafatxo hau jada ez d**o eskuragarri baina gogoratu hemendik ikus...
16/05/2023

Betiko txintxirrinak edo tankera honetakoak nahiago?

Jirafatxo hau jada ez d**o eskuragarri baina gogoratu hemendik ikusten ez duzun zerbait nahi baduzu, konpromezu gabe galdetu dezakezula: bion artean sortuko dugu buruan darabilzun opari berezi hori ✨💛

Stokean ditudan jostailutxo batzuk jadanik badute familia berria 👶🏻🤗Beste batzuk ordea, Ilargi hau bezala, oraindik fami...
28/03/2023

Stokean ditudan jostailutxo batzuk jadanik badute familia berria 👶🏻🤗

Beste batzuk ordea, Ilargi hau bezala, oraindik familia goxo baten bila dabiltza 🤗. Erakusterik nahi?

Saiatuko naiz egunean zehar stories-etan jartzen eskuragarri daude eta ko batzuk. Ez baduzu itxoin nahi, hemen duzu lotura 😉

👉  https://www.zizkamizka.com/denda/ 👈

denda

Azken saikerak eta gero badirudi denoi ondo datorkigun data bat topatzea zaila egiten zaigula, beraz, pena handiarekin e...
17/03/2023

Azken saikerak eta gero badirudi denoi ondo datorkigun data bat topatzea zaila egiten zaigula, beraz, pena handiarekin esan behar dizuet tarte batez ez ditudala tailer gehiago proposatuko Kool Studion.

Dena den, lagun artean plan ezberdin bat egiteko zure tailerra egitea proposatu nahi badiguzu, idatziguzu eta adostuko dugu data 💌

Izan ere Igande honetan tailer itxi bat egingo dugu - ko giro goxoan 🌼

Beraz, taldetxoa osatzen baduzue eta makrame, kakorratz edo beste tailerren bat proposatu nahi badiguzue, gu beti zuen proposamenak entzuteko gogotsu 😊


Dirección

Lasarte

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 16:00
Martes 09:00 - 16:00
Miércoles 09:00 - 16:00
Jueves 09:00 - 16:00
Viernes 09:00 - 16:00

Teléfono

+34605746437

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Zizkamizka publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Zizkamizka:

Compartir