16/04/2026
Eta hirugarren trinkoarekin amaiera eman diogu Aste Sainduko oporraldiari! Azken bidaia hau Baigorri, Amikuze, Zugarramurdi eta bi Saratarrekin egindakoa izan da.
I t z e l a ! 🌈
Maritxuk jada hirugarren ikastaldia zuen egiten. Baina Haize, Amaia, Lorea eta Elenak zerotik abiatu dute egonadia. Lehenengo egunean makina ezagutu eta 15 orenetako ekinaldian gabardina egiteraino. Luzea, zaila eta barnean duzunarekin topo eginaraztera eramaten zaituen lanketa da josteko makinarena.
Bakea behar baita ongi josteko eta horretarako baimena norberak bakarrik ematen ahal dio bere burari.
Erronka itzela izan da neretzako ere taldea osotasunean zuzendu eta mantentzearena azkeneko segunduraino. Baina lortu dugu!
Hilabete bereziak datoz. Gabardina ikastaldien agurra ekainean abiatuko dut Aretxabaletan eta uztaila-abuztuan amaitu Saran.
Bitartean kreazio textila oraindik ikutu ez ditudan eremuetara eramateko irrikaz nago eta horretan arituko naiz Iraila arte. Baita zuen eskaerak egiten ere, eta atelierrari DENDA forma ematen berriz ere 💜✨
👉🏽Gabardina enkarguak orain bai, emailez: [email protected]
🌈